Boteretzea... eta desboteretzea burujabetza prozesuan (Plaza Hutsa)

Bilgune Feministako Amaia Zufia eta Saioa Iraola izan dira Plaza Hutsa ekimenaren azken saioan. Idoia Zengotitabengoak gidatutako atalean burujabetza prozesuaz hausnartu dute, besteak beste, izan boteretze prozesu bat badela azpimarratuz baina batzuentzat desboteretze prozesu bat ere izan behar dela nabarmenduz. 

Euskal herrigintzaz gogoeta egin nahi duen plaza birtuala da Plaza Hutsa egitasmoa. Irati Jimenez kazetari eta idazleak estreinatu zuen saioa. Ondoren etorri zen Manex Agirre euskara teknikari eta bertsolaria. Nora Salbotxek aldiz, hezkuntza eraman zuen Plaza Hutsera. Amets Arzallus izan zen azken saioan, liberazio kulturalaz mintzo, besteak beste.

MAY. 30 2018