Tags eu2015

0 comentarios

#M17altxa ikasle baterajotzea

Inposizioen kontra eta Euskal Eskola Nazionala eraiki bidean, mobilizazio egun nazionala deitu dute Ikasle Abertzaleek martxoaren 17an. Kaleratutako mezuarekin, hezkuntza sektore konkretu batetik harago jendarte osoaren ardura izanik, "egungo egoeraren aurrean altxatzera, ezkutuan aurrera doazen erasoei aurre egitera, aldaketa sakonei bide ematera eta zapalduon askapenaren mesedera dagoen hezkuntza eraikitzera" kaleak hartzeko deia egin du IAk.

> Leioako ikasleen bideo deialdia: klik hemen...

0 comentarios

Forum To Figth, Europako Ikasle Foroa 2016

Espainiar Estatuko nazio zapaldutako ikasle antolakundeek, tartean Ikasle Abertzaleak, 'Forum To Figth' antolatu dute, Europako Ikasle Foroa 2016. Euskal Herrian izango da zita, Laudion, otsailaren 26, 27 eta 28an.

Egun horietarako egitarau osoa eta parte hartuko duten nazioarteko ikasle antolakundeen zerrenda kaleratu dute dagoeneko.

0 comentarios

Inposaketei planto egin diete ikasleek

Kalera irten dira ikasleak. EU2015 erreforma eta LOMCE legea salatu eta herritik eta herrientzat izango den hezkuntza aldarrikatu dute Hego Euskal Herriko hamaika herritan.

Ikasle Abertzaleen arabera 13.000 izan dira manifestazioetan parte hartu duten ikasleak.

IAko eledun Antxon Barberiari eginiko elkarrizketa Info7 irratian: klik hemen

>Bideo eta argazki guztiak hemen: klik

Ikale Abertzaleen kronika:

13.000 ikasle inguru mobilizatu dira Hego Euskal Herri osoan zehar Espainiako...

0 comentarios

[Bideoa] 3+2 unibertsitate erreforma

Topatu.info: Bolognak ezarri zituen 4 urteko graduak 3ra murriztu eta 2 urteko masterrak ezarriko dituen lege aldaketa da 3+2 delakoa. Europako unibertsitateekin parekotasuna bermatu eta, horrela, mugikortasun planei onura egitea da Espainiako Gobernuaren asmoa. Ikasle askok, aldiz, ez dituzte agintarien asmoak begi onez ikusten.

0 comentarios

Arkatz gorrien martxa deitu du Ikasle Eztandak

Otsailaren 26an dute lehenengo zita. Bertan, EU2015 unibertsitate erreforma eta honen baitako azken inposaketa, 3+2, salatuko dute Hego Euskal Herriko ikasleek. Deialdi gehiago egin ditu, ordea, Bizkaiko Ikasle Eztandak. Martxoaren 2tik 16ra bitarte 'arkatz gorrien martxa' deitu dutenari ekingo diote inposaketei maila praktikoan aurre egiteko. Era berean, martxoaren 18an mobilizazio handi bat iragarri dute Bilbon.

últimos posts
últimos comentarios