
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
900 g azalore, tipula erdia, 200 g azenario, 200 g kuiatxo, 60 g mahaspasa, kurrya, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Azalorea garbitu eta birrindu.
2. Mahaspasak ur epeletan ordu erdiz beratzen utzi. Xukatu.
3. Txikitutako tipula olio zurrusta batekin zartagin handi batean edo wok batean erregosi, su ertainetan.
4. Txikitutako azenarioa eta kuiatxoa gehitu eta arin erregosi. Atera.
5. Zartagin edo wok berean azalorea olioarekin 3 minutuz erregosi, su ertainetan.
6. Barazkiak eta mahapasak gehitu eta behar adina gatz eta kurry bota. 3 minutuz erregosi.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
900 g azalore, tipulina erdia, azenario bat, 150 g boniato, 150 g kuia, 100 g kuiatxo, 40 g aranpasa, kurkuma piperbeltz beltzarekin, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Azalorea garbitu eta birrindu. Aranpasak beratzen jarri.
2. Txikitutako tipulina olio zurrusta batekin zartagin handi batean edo wok batean erregosi, su eztitan.
3. Txikitutako azenarioa, kuia, kuiatxoa eta boniatoa gehitu eta arin erregosi. Atera.
4. Zartagin edo wok berean azalorea olioarekin 3 minutuz erregosi, su ertainetan.
5. Barazkiak eta txikitutako aranpasak gehitu. Erregosi eta behar adina gatz eta kurkuma bota.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Blancas, delgadas y jóvenes: un estudio constata los sesgos de la IA en imágenes de mujeres

Científicos que trabajan en Groenlandia alertan del riesgo de una apropiación de Estados Unidos

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»
