
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300gr. arroz, tipulina bat, 4 baratxuri ale, azenario bat, 400 g niskalo, 1,5 litro salda, olioa, gatza, perrexila.
Zailtasuna 2
1. Txikitutako tipulina eta azenarioa erregosi, su eztitan.
2. Niskaloak garbitu eta tiratan moztu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi.
3. Eltze batean txikitutako baratxuriak olioarekin erregosi. Arroza gehitu eta eragin.
4. Salda beroarekin apurka-apur- ka busti eta etengabe irabiatu. Barazkiak gehitu, estali eta 18 minutuz egosten utzi. Gatza eta txikitutako perrexila bota.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g arroz, 400 g niskalo, porru erdia, tipula bat, 150 g tomate heldu, 1,5 litro salda, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Txikitutako porrua eta tipula olioarekin erregosi.
2. Tomateei azala eta haziak kendu eta txikitu. Tipulari gehitu eta erregosi.
3. Niskaloak zapi batekin garbitu eta tiratan moztu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi.
4. Eltze batean zurrusta bat olio berotu eta arroza erregosi.
5. Salda beroarekin apurka-apurka busti eta etengabe irabiatu. Barazkiak gehitu, estali eta 10 minutuz egosten utzi.
6. 10 minutuz egosi eta gero, sua txikitu eta beste 8 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Blancas, delgadas y jóvenes: un estudio constata los sesgos de la IA en imágenes de mujeres

Científicos que trabajan en Groenlandia alertan del riesgo de una apropiación de Estados Unidos

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»
