01 DIC. 2025 - 05:13h Oilasko eta granada entsaladak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzatUraza desberdinak, 350 g oilasko bularki, 120 g gazta Brie, 6 intxaur, 60 g arbendol, granada bat. Saltsa: 9 koilara-kada olio, koilarakada bat ziape, 2 koilara-kada limoi zuku, gatza, piperbeltz beltza. Zailtasuna 1 1. Urazak garbitu, ondo xukatu eta moztu.2. Intxaurrak eta arbendolak zuritu eta zartagin batean gorritu, su oso eztitan. 3. Granada erditik moztu eta koilaraka batekin azalari kolpeak eman, aleak askatu arte. 4. Oilaskoa dadotan moztu, gatza bota eta olio pixka batekin arin erregosi.5. Gazta dadotan moztu.6. Saltsaren osagaiak irabiatu. Behar adina piperbeltz beltz eta gatz bota.7. Plateretan uraza, oilaskoa, intxaurrak, arbendolak, granada eta gazta jarri, eta saltsarekin ondu.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzatUraza , granada bat, 400 g oilasko bularki, yogur erdia, 150 g gazta fresko, 50 g mahaspasa. Saltsa: 10 koilarakada olio, 2 koilarakada ozpin, gatza. Zailtasuna 11. Oilaskoa yogurrarekin nahastu eta 30 minutuz beratzen utzi.2. Granadari aleak askatu.3. Gazta dadotan moztu.4. Oilaskoa tiratan moztu eta olio pixka batekin arin erregosi.5. Plateretan uraza eta beste osagai guztiak jarri eta irabiatutako saltsarekin ondu.