Armistizioa eta bakearen trena
Hegazkinak eta tankeak agertu ziren, eta garrantzitsuak izan ziren guduan, baina bakea tren bagoi batean sinatu zen. Frantziako Oise departamenduan, Rethondeseko soilgunean, gelditu zen Ferdinand Foch mariskal frantsesaren trena 1918ko azaroaren 11 hartan, Compiegneko oihanean, eta Matthias Erzberge alemanarekin 2419-D bagoian sinatutako armistizioak 11. hilabeteko 11. eguneko 11. oren eta 11. minutuan eman zion ofizialki amaiera Lehen Mundu Gerrari. Irabazlearen bakea izan zen, bigarren gerran, 1940an, toki eta bagoi berean Hitler agertu baitzen frantsesei armistizioa eskaintzera, garaile izanda. 1945ean, bere SS zerbitzuek betiko desagerrarazi zuten bagoia, oihan batean leherrarazita. Historiaren pasarte hau ezagutu nuenetik, bakearen trenaren metafora ederra iruditu zait, nahiz eta gurea, euskaldunona, geltokian dagoen aspaldian, geldirik. Armistizioa sinatu aitzin, Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko belaunaldi oso bat desagerrarazi zuen gerrak; euskara baizik ez zekiten herritarrak urruneko lurretan hobiratu, eta haien gorpuen ordez “Combattants morts pour la patrie” oroitarriak ekarri zituzten, aberriaren alde hildako gudariak ohoratzeko.
Harrezkero, urtero eskaintzen diete omenaldia, Frantziako banderarekin, ereserkiarekin eta armadako jantziekin. Armistizioko bagoian euskaldunak ere bazeudela oroitu nahi balute bezala, baina frantses bihurtu zirela jakinarazita.

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»

«Dirigiremos Venezuela hasta la transición», proclama Trump

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify
