Sosak
Honezkero, agidanez, guztioi larrua bihurritzen zaigu musika eta diru laguntza hitzak esaldi berean irakurtzean. Zein ote da agintariek dirua xahutzeko izan duten azken burutazioa? Epe laburrera begirako akzio propagandistikoez harago. Gure hiri marabillosoen izena munduan barreiatzeko sortutako makro-sarao garesti eta probintzianoez harago. Musika-eskolek eragin duten musikaren demokratizazio aipagarriaz harago. Zenbatetan dago, musika eta musikaren jarduna bultzatzeko “ekintza” horien atzean, benetan, epe ertain edo luzeko apusturik, aurrera begirako ikuspunturik, musikarien sormena bultzatzeko proposamenik, elkarlana sustatzeko ideiarik, entzule eta musikarien arteko “hesiak” hausteko ezer? Ia inoiz ez. Horregatik, ezin kendu burutik, musika laguntzeko diru laguntzen kontuak, inspirazio gutxikoa izateaz aparte, dagoen “status quo musikal” erdipurdikoaren, biziraute komatosoari begirako txakur txiki batzuen banaketa baino ez dirudiela. Nor enteratzen da diru laguntza horiez? Urteko aurrekontuetan soberan geratutako sosak gasta ditzagun hain ongi geratzen diren gauza kultural-musikal horietako batean. Eta bitartean, espero dut nire bizilagunen seme-alabek ez uztea musika jotzeari eta musika sortzeari ekitea, eta hori laguntzeko, ez zait musika ona, askotarikoa, entzutea baino gauza hoberik otutzen. Zergatik ez dugu partida publiko horietako bat musika ona jartzen duten taberna eta komertzioak diruz laguntzeko erabiltzen?

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa
