Telefono hautsia
Entzutea ariketa sanoa da gero. Inportantea da entzuten jakitea. Antsietateak sortzen dira, ezinegonak, kezkak, egiten ari denaren inguruko zalantzak. Ez ote gara oker ibiliko. Edo ez ote gabiltza inertziaz zuzen, ustez lagungarri delakoan baina bihurgunera heltzean… Inertzia etsai bilakatzen da.
Ilegalizazio eta kartzela urteek ekarri duten transmisio eta formazio politiko etenak ondorio kezkagarriak izan ditu. Baina, aldiz, nahikoa da denbora tartetxo bat pasatzea 70eko, 80ko edo 90eko hamarkadako militanteekin, ezker abertzalea izan denaren inguruan, ditugun mito asko eraisteko. Eta ez txarrerako, noski.
Horrek demostratzen du zein ona eta komenigarria litzatekeen halako ariketak sistematizatzea. Bai urteetan eztabaiden eta praktiken ondorioz atera diren ondorio nagusiak transmititzeko bai akats berak ez errepikatzeko. Horrekin ez dut esan nahi, gurasokeriaz, gauzak probatzen utzi behar ez zaienik. Baina, helburuak eta norabidea ongi finkatuta eta, iraganeko esperientziek utzitakoaz jabetuta. Ondorioez jabetuta.
Bestela mito asko sortzen baitira. Telefono hautsiaren ariketa bezalakoa da. Epika bat eta errelato bat kontatu behar izan dira belaunaldi gazteak borrokara lotzeko. Baina bidean, zoritxarrez, jakintza asko galtzen da eta errealitateak desitxuratzen dira. Horri, lehen esan bezala, transmisiorako linea behin eta berriz moztu eta erre dela gehitzen badiogu, bada…
Urte zail guzti hauen ostean, nire ustez, ezker abertzaleak duen arazo larriena hau da: erakunde bakoitzaren misioa eta papera askapen estrategiaren baitan erabat desenfokatu direla. Aldiz, orain badugu aukera elkarri entzuteko. Militante belaunaldi ezberdinak bildu eta esperientzia zein ondorioak transmititzeko, beti ere jakinda egoerak aldatu direla eta ezer ez dela %100ean errepikagarria eta kopiagarria. Baina ariketa ederra litzateke, ezta?
Beraz, ea Abian-ek agindutako refundazio prozesuek berriz ere misioak norabide egokian kokatzeko balio duten. Ez daukagu zeregin makala.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa
