PROSETECNISA ZUAZO
Laugarren postuari sendotasunez eutsiz
H. ALCOBENDAS 16
ZUAZO 25
Herrenkadan hirugarren garaipena eskuratu zuen Zuazok Helvetia Alcobendas garaitu ostean. Bi puntu gehiago batu eta bizkaitarrek sendotasunez eusten diote laugarren postuari, iazko estatistikak hobetuz.
Hamabosgarren minutura arte nor baino nor aritu ziren madrildar eta euskaldunak, baina Hernandez, Nogales, Berastain eta Egozkueren golek lau puntuko aldea eskuratzea ahalbidetu zioten Juan Jose Gonzalezek gidatutako taldeari. Ostean, bigarren zatian, tartea mantentzea lortu zuten bizkaitarrek.
Guardes, hurrengo arerioa
Atzo lortutako garaipen garrantzitsuaren ondoren, hurrengo asteburuan (larunbata, 18:30ean), Atletico Guardes bigarren sailkatua jasoko du Zuazok Lasesarre kiroldegian.

Temas del día
«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»

Temas del día
«Dirigiremos Venezuela hasta la transición», proclama Trump

Euskal Herria
Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

Temas del día
El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

Temas del día