Estatuak
Antzinatetik gaur egunera arte iraun duen tradizioari jarraituz, zer eta nola gogoratu behar dugun zehaztea dute helburu estatuek. Memoria, ordea, hari kontrajarri ohi diogun ahanztura bezala, ez da behin betiko finka daitekeen zerbait, ezta singularrean existitzen den zerbait ere. Estatuarik ez legoke belaunalditik belaunaldira, gizarte taldetik gizarte taldera, memoria bat eta bakarra, iraunkorra, balego. Aldi berean, memoria aldakorra delako, estatuak bere kabuz ezin du haren iraupena ziurtatu. Hortik antzinatetik gaur egunera arte omenaldiei eta data seinalatuak ospatzeari, historia beraren transmisioari, ematen zaion garrantzia, estatuak berak sinbolizatzen duen horren gaurkotasuna eta harekiko jarraikortasuna ziurtatzearren –ez dezagula ahantz gugatik hil zirela... haiek izan zirelako gara...–. Botereak ondo daki hori, estatuetan aditu den horrek. Azken batean, haietan oinarrituta dago haren zilegitasuna: hauek dira gure heroiak eta gu, haien ondorengo; hauek dira gure balioak eta gu, haien babesle. Horregatik jotzen dute haien buruei egindako erasotzat estatuen kontrako edozein ekintza. Berdin du gizarteak estatua horrek ordezkatzen dituen balioei eta historiari bizkarra eman badie. Saia zaitez hura eraisten; historia ezabatu nahi izana leporatuko dizute, terrorista deituko zaituzte. Aitzitik, estatuaren defentsan autoarekin herrikide talde bati oldartu eta haietako bat hil eta heroi deituko zaituzte. Ezin estatuari errurik bota, ordea. Azken batean, burdin puska bat besterik ez da.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa
