Erosteagatik erosten
Liberazio arraro bat sentitu dut etxeko katuak kristalezko ur-txarroari apropos bultza egin eta lurrean milaka zatitan nola lehertzen den ikusi dudanean. Ez dut maldiziorik bota, ez da “harrapatzen bazaitut...” begiradarik egon. Bi urte zeramatzan sukaldeko apalategian alferrik hautsa hartzen eta lehen erabilera praktikoan egin du bereak. Baina, pentsatzen jarrita, alferrik egotea baino hobe ez egotea.
Olentzerotako oparia izan zen. Eta, ez dakit aurten gurean Gabon girorik ez dagoelako izango ote den, baina kokoteraino nago oparitu behar horrekin. Erosi behar horrekin. Zuzen esateko, gure gertukoak apalategietan hautsa hartzera edota armairuaren atzealdeko ahanzturan erortzera kondenatutako trastez hornitu behar horrekin. Erosteagatik erosi behar horrekin.
Azarotik hasita, gainera. Zenbatek “aprobetxatu” ote zuen ditxosozko Black Friday hori Gabonetako opariak “aurreratzeko”. Gero beste ezer erosteko asmorik ez bagenu bezala. «Eske txollo bat da». Bai, batez ere Amazonentzat.
Eta, gure etxean ere, Gabon egunean opariz josita esnatu zen arbola azpia. Hiru opari pertsonako. Hiru. Diskriminaziorik ez egoteko, denontzat berdina, kopuruetan behintzat. Eta, bihar, errege magoak omen datoz. «Etorriko zara bazkaltzera, ezta?». Arbola azpira helduko omen da “zerbait”, kulero eta sosten parea bada ere. «Huskeria bat, ohitura daukagu eta, badakizu...». Badakit, bai. Ez dakidana da behar dugula uste dugun baina funtsean behar ez dugun horrenbeste produktu (zabor?) pilatu ostean zer geratuko zaigun erosteko merkealdietarako, ze hor ere “txollo”-ren bat harrapatu beharko dugu, ezta?

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa
