Patxi Errementaria
Tipo gaiztoa edo, behintzat, grina txarrekoa zen Patxi Errementaria. Eta ideia makurrak zituena. Beharbada, horrek guztiak lagundu zion deabruari deabrukeriak egiten. Tenazak eskuetan infernura abiatuta, nola utzi sartzen? Zerura joango da orduan, eta lortuko du sartzea, beti ere trikimailuren bat erabilita.
Kontu zaharra da, Europako ahozko tradizioan txertatua eta gurera moldatua belaunaldiz belaunaldi. Gaur egun ahotik baino, liburu ilustratuen bitartez ezagutzen dute haur askok, eta haur izandakoek; Paul Urkijo arabarra, horren adibide. Paulek txikitan ezagututako ipuina zinemara eraman du, istorio zaharrean oinarritutako bertsioa. Kontu zaharren mundu fantastikoa, sinbologiak, narrazioen egiturak, pertsonaia harrigarriak,..., guztiak osagarri ederrak film baterako. Eta Urkijok asmatu egin du pantaila handiko kontalari gisa.
Eskertzekoa da halako lanak euskal kulturari egiten dion ekarpena; batez ere, geure iruditerian murgiltzen delako, aberastuz, eguneratuz, duintasunez jantziz. Euskal kontalaritzaren tradiziotik ipuin bat hartzean, geure imajinarioaren aldarrikapena dago, imajinarioak kolonizatuak ditugun honetan, “Errementari” filma deskolonizatze ariketa bat da, munduan dauden kultura desberdinek dituzten narrazioen alde egitea da, denboran barna garatzen joan diren kontatzeko moduak aldarrikatzea, ez zokokeriatan erortzeko, aitzitik, jende humanoaren irudimena unibertsala dela erakusteko, munduko txoko txiki batekoa bada ere. Hitzen errementariak, isilkeriaren deabruen kontra.

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»
