XVII. mendea
Autoan noa nire lagun H-rekin, musikaz hizketan. Duela 34 urtetik ezagutzen dut, eta anaia (nire bikia) ikustera goaz, Landetako zulora. Beti jarduten dugu musikaz. Slayerren disko bat jarri dugu, eta punteo luze batek piztu dit arreta: «Zein modaz pasata dauden punteoak, ezta?», bota dut; eta hark baietz, kasik debekatuta dagoela gaur egungo musikan punteo bat egitea. Dagoeneko zahartzen ari garenez, kexu doinua hartu du kontuak. Galdetu dut: «Zein da musikan izan den azken gitarra jotzaile ospetsua?». Azken izarrak oroitu ditugu: «Slash, Steve Vay, John Frusciante... azkenak baditu gutxienez 50 tako». Horrek beste gogoeta batera eraman gaitu: dagoeneko ez dago gitarra jotzaile, argazkilari, margolari... nik zer dakit, xake jokalari ezagunik. Ospetsuen multzoak desagerrarazi izan balituzte bezala: egun futbolaria, politikaria edota telebista izarra izan behar duzu inork ezagut zaitzan. «Sare sozial puta horiek jarri zituzten ezagutzaren sarea zabaltzeko, eta horra, egun guztia pasatzen dugu faxisten eta futbolarien txorakeriak entzuten». Ondorio sinplea dela esango didazue, baina ni pentsatu eta pentsatu ari naiz, Felix Izeta maisuaz geroztik, Euskal Herrian nork arraio jokatzen duen xakean. Kartzela atarira iritsi gara: «Horra sare sozialek aldatu ez duten gauza bakarra», esan du nire lagunak: «XVII. mendea hor da, beste aldean».

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

«Están naciendo niños cuyo abuelo está en la cárcel, esto no es normal»

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

Xabi Iraola proposatu dute Sorturen koordinatzaile orokor izateko
