Normatik kanpo
Mathieu Kassovitzek zuri-beltzean egindako “La Haine” filmarekin hartu ninduen xarmapean Vincent Cassel aktoreak; “Gorrotoa” zen kultuzko filma bilakatu den luzearen izenburua, baita gidoiaren ardatza ere. Berriki zinemetan aurkeztu den “Hors Normes” filmeko antzezlea da Cassel eta lan txukuna egiten du gazte autista batzuen zentroko arduradun gisa. Autismoaren arazoa bistara eraman nahi zuten Nakache eta Toledano zuzendariek, baina Collectif pour la Liberté d’Expression des Autistes elkarteak kritika gogorra egin dio filmari, autismoa duten pertsonen beharrak enoratzea eta ezjakintasun handia egotzita. Beste polemika bat Casselentzat. Duela gutxi Biarritzeko Udalak proiektu bat ezeztatu zion; Bidarten etxea du eta bertako kontsideratzeko aski zaio, antza. Festival Onda Carioca egin nahi zuen, Rioko hondartzatik Biarritzekora ekarriz brasildar musika. 200.000 euro galdeginak zituen, eta txostenik aurkeztu gabe ere 100.000 emateko prest agertu ziren Lapurdiko hirian; haserretu egin zen aktorea eta «probintziako» udal kaskar bat zela salatu zuen lau haizetara. Haustura etorri zen gero, festibala ez egiteko hautua. Gustuko aktorea dut, baina ez galdetu zer-nolako pertsona begitantzen zaidan.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa
