Eskerra baino ez…
Kanpainan gara. Ez, ez nago hega-luzearen kanpainaz, boto-laburrarenaz baino. Hain da hegakorra botoa, likidoa ei den jendarte honetan! Total, kanpainan garela, pandemiak utzitako puntu ezezagunen batean. Eta hamaika entzuteko gara gero! Normaltasun berri demontre zer hori nondik joan daitekeen zantzuak hasi dira kanpainan entzuten. Horra Ajuria Eneko oraingo maizterrak, konplexurik gabe antza, pulpitutik bota berri duena: «Ez dago ez ezker ez eskuin»! Harrapa ezak/n! Irak/n! Gauzak horrela, ulertzekoa da berak gidatu duen gobernu-autoaren ibilbidea! Eta autoa bera! Ulertzekoa ere, biribilgunean gidatzeari hartu dion maitasuna! Ez, ganorazko ausardiaren izenean ez dirudi horren gida-liburua geroko gidari har daitekeenik. Amen!
Bada hori, Murgoitio, pikutara trafiko-arauak! Ez ezker ez eskuin, eskerra baino ez, Eusko Alderdi Jaurlaritzaren eskerra, eskumenen eskerra bera, kar kar! Eskerrik askoka. Paradigma beretik entzungo: ez aberats ez txiro, jelkide baino ez. Edota zortziak bat! Kantabria gehituta! Hondartza duenez, eta hondartzak harea… Portzierto, egia izango ote, hemengo egile-zinemari bultzada emateko apustuan Ajuria Eneko zuzendariak Bollywoodeko ekoiztetxe batekin lotu duela pelikula bat filmatzea Bizkaia-Kantabria mugan berrikitan izandako buruz burukoaz? Kapaz! Bizkaiak golkoa duenez eta Kantabriak itsasoa bera, sobera! Ez dio Bizkaiari ardura gainerako euskal lurraldeetara joateko bidesariak ordaindu beharrak...
Orain arte argitu ez dutena nekez argituko, gaua luzatzen hasi den honetan. Estatu-terrorismoaz nago. Jelkideen gobernukide diren sozialisten mundutik argitzearen aldeko “ahotsak entzun” ei ditu Ajuria Eneko maizterrak. Ene, ene! Beste pelikula baterako gaia hau ere, ez ahotsak entzutearena, ez, zoruaren etika maldan behera narrasean egin izanarena…

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

Xabi Iraola proposatu dute Sorturen koordinatzaile orokor izateko

67 preso 20 urtetik gora espetxean, eta 44k ez dute kalea zapaltzen
