Ez da gerorik izango
Espainiako altxamendu faxista, II. Mundu Gerra, Francoren diktadura, kontzentrazio eremuetako sarraskiak, makien gotorraldia, komunisten iraultzak, langileen borrokak eta, adibidez, ETAren sorrera eskolan ikasi bazituzten ere, bilobek ez zekiten askoz gehiago hurbilean zituztenek testuinguru horretan bizitakoei buruz. Erdi zeharka bada ere, bazekiten heien aitona eta amona erresistentzian jardun zirela. Euskal Herriaren alde zeukaten guztia eskaintzeko asmoz. Etxean ez zen hitz egiten gai horri buruz, ordea. Tabua zirudien, isilpeko uretan hondoratutako urpekari blindatua. Norbaitek aipatu zien atxilotuak izan zirela amaren ama eta aita; kalabozo hitsetan torturatuak agidanean, egun luzeetan. Amari ustekabean entzun zioten kartzelara ubelduraz beteta eraman zituztela biak, eta denbora luzez elkarren berri ez zutela izan. Lagunak tiroz josi zituztela ere bai, eta batzuek ihes egitea lortu bazuten ere, oraino ez direla etxera itzuli. Baina iritsi zen egun bat biloba batek amona itaundu zuela jakin-mina behingoz ase nahirik: «Amona, nola egin zineten borrokalari? Zergatik?». Eta une batez zalantza ukan bazuen ere, hitz egitea erabaki zuen militante zaharrak: Gure buruari erran geniolako, edo orain egiten dugu, edo gero, gero ez da gerorik izango.

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»

«Dirigiremos Venezuela hasta la transición», proclama Trump

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify
