Betiko leloa
Berri Txarrak taldeak «betiko leloaren betiko leloa» esango luke, erredundantziaren erredundantzian. «Lantzean behin errepikatzen den zerbait da. Tarteka olatu artifizialak eta aisialdia kontsumitzeko proiektu faraonikoak iragartzen ditu udalerri batek. Ez da inoiz agindutakoa betetzen, baina unean politikariek bilatzen duten arreta eskuratzeko balio du», zihoen surflari ernegatuak zutabeotan pasa den ekainaren 29an.
Donibane Lohizunen egitekoa zen «surf park» baten erreportajea argitaratu genuen egunean egindako gogoetak dira. Lau hilabete ez dira pasa, eta jada aurreikusitakoa bete da, Lapurdiko surf igerilekua geldirik da, eta ez du aurrera egingo duen itxurarik.
Leioa, Tolosa, Zarautz eta orain Donibane Lohizuneko Udala, ixil-ixilik, ea herritarren burmuinetatik proiektuaren inguruan esandakoak pixkanaka ezabatzen diren. Ordea, Lapurdiko kasuan surflarien mobilizazioa izan da Boardriders enpresa jarreraz aldatzera behartu duena. Ez dute iritzia aldatuko, dauden lekuan egoteko eskrupulurik gabeko enpresaburua izan behar baita, baina nahi dutena ere ezin izango dutela egin agerian geratu da, eta hori itzelezko garaipena da.
Proiektua aurkeztu zen unetik hasi ziren surflariak kontrako mezuak zabaltzen. Hasieran surflari ezagun batzuek egitasmoaren alde ere hitz egin zuten, baina denbora pasa ahala horiek ere jarrera aldatu zuten. Kontuz, horiek ere ez dute egiaz iritzia aldatu. Adin batetik aurrera iritziak norberaren mundu ikuskeraren baitan kokatzen baitira. Ez dira espontaneoak. Jarrera alda daiteke, arrazoi desberdinengatik, baina ez ikuspegia. Munduari begiratzeko bizian zehar osatu ditugun betaurrekoak aldaezinak dira.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Aerosorgailu bat zure esne kaxan
