Musikaren banakoak
Kultura sektoreko jende independente dezenteren bat-bateko hausnarketek galderaren bidegurutze berberean egiten zuten topo orain dela zortzi urte arte (data inozo bat jartzearren eta irakurlea despistatzeko baino ez da dataren zehaztasuna). «Nor da Durangoko Azokaren benetako kudeatzailea?».
Hausnartzaileek, dena den, ez zuten galdetu nahi. Solaskideari iritzia agertu nahi zion: «ia erakusmahaien ehuneko handi bat Elkar monopolioaren esku dago». Euskal Herriko independentzia gogoaren garairik loriatsuenean ere, kulturan ia dena lotuta eta lerrokatuta ikusten zen Elkar argitaletxe boteretsuaren egitura ahalguztidunean. Irauten al du oraindik hausnarketa horrek?
Euskal Herriko “mega” diskoetxeen garai emankorrenak duela hamarkada bat bukatu ziren. IZ, Gaztelupeko Hotsak, Suicidas, Elkar, Oihuka, Gor, Esan Ozenki, Metak, Baga-Biga… Diskoetxeak ez badu management bulegoa alboan, akabo. Talderik indartsuenak diskoetxeetatik emantzipatu ziren eta autogestiora bideratu zituzten urratsak (Berri Txarrak, Gatibu, Vendetta, Xabi Aburruzaga, Benito Lertxundi…).
Baina 2021eko azokako erakusmahaiei begirada botatzea baino ez dago atomizazioaren eztandaz jabetzeko, loraldi bitxia urterik txarrenetarikoan (Eneritz Furyak, Kai Nakai, Maren, Joseba Tapia, Txomin Artola, Idoia, Esti eta Mikel Markez, Julen Agina, Izaro, Bulego, Zart!, Ezpalak). Banakoak banaka, talde edo musikari. Jarrera hori da nagusi. Aurrerantzean, management indartsuek dute hitza.
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA
