BEGIRADA

Ez egin, ez eta egiten utzi ere

Duela hiru urte, Jose Luis Alvarez Enparantza “Txillardegi”-ren omenezko plaka jarri zuen, Antigua auzoko Gaskonia plazan, Txillardegi Udal Liburutegia Herri Ekimenak, plazari izena ematen dion plakaren azpian. Joseba Alvarezek salatu duenez, plaka kendu egin dute orain. Txillardegiren memoriak eta ekarpenak errekonozimendurik gabe jarraitzen dute Donostian.