Antonimoak
Eguzkiaren antonimoa euria ote den galdetu didazu; aspaldi ez dugula gure lur idorren gain ukan eta beharrak eraman zaituen hori galdetzera, galdera bati beste galdera batekin erantzun diot, enerbatzen zaituen zerbait. Baina ezetz, sartu naiz zure jokora, lainoa datekeela antonimoago, eta haizeak ufaka bere tokia aldarrika dezakeela bestalde; tira, etimologian badaudela matematikoak ez diren hitzak, zurruntasunetik urrunduta filosofia gehiagoz ulertzen ikasi behar dugula, halaxe erran dizut azkenean.
Bizitza ez baita triste edo alai, irribarretsu ala serio, arduratsu nahiz axolagabe.
Antonimoek zehazten ez duten erdibideko egoera anitz daude. Eta Dienekesekin akordatu naiz, Espartako gudari aparta, Leonidasen aginduetara Termopiletan. “Gates of fire” liburuan, suzko ateetan, maitasunaren antonimoa zein zen galdetzen zielako bere lagunei.
Dienekes filosofotzat zuten bere borrokakideek, doi bat poeta, logika monotonoetarik aldenduta ikerkuntzan zerraielako, baina gudukari bezala maite zuten, anaitasunaren estimua zioten. Eta beharrezko zitzaizkien bere burutazioak odol izerdizko eginahaletan. Buruari estutu anitz eman ondotik, maitasunaren antonimoa beldurra zela ebatzi zuen Dienekesek.
Maitasunagatik daukazun guztia emateko gai zarelako, defendatu edo haren alde eraso egingo duzu, zure bizia kolokan jarriaz, zure aberastasuna galduz, zurea den den-dena desagertzeraino.

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»

«Dirigiremos Venezuela hasta la transición», proclama Trump

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify
