Berria gara naiz
Hogei urte joan dira “Euskaldunon Egunkaria”-ren erredakzio-gunea inbaditu zutela, zigutela. Gauez, azpikeriaz eta togaz inbaditu ere. Mozorro-jantzian etorri ziren eta halaxe joan ere, jakin gabe estoldetan mozorroak ez duela ezkutatzeko balio, barrukoa hobeto bistaratzeko baino. Gainera, ez dago uniforme haien berdekeria estali lezakeen mozorrorik. Euskarak askatutako lurraldearen kontra egin nahi izan zuten, tankeak bidalita. Eta hara! Zer egin zuten lagunek? NATOri ezetza emana genuenei papera eskatu, eta boligrafoak, eta teklatuak, eta aulkiak, albistea eurek jarrita… lortutako burujabetza mailak etenik izan ez zezan..
Eta albistea BERRIA bihurtu zuten, bost urte lehenagoko uztailean berde ustelaren kolorekoek EGIN hitza eta ahotsa inbaditu ostean, guk izan bagara esan eta GARA bihurtu ginen bezalaxe… Berria gara! Inbaditzaileek gida-liburua eskuan heldu ziren, jakitera iritsi barik geroa ez dagoela inoiz aurretik idatzita; mozorro barik aske mugitzen direnek idazten dute geroa, eta gaur dugu haren abiapuntua. Baliatu dezagun! Egunez egun, lekuz leku, baldintzak sortu eta sendotuz. Ez bezate gure ondorengoek esan orain gogoan daukaguna: ezkerraren tragedia da geroa ez dela izan iraganean uste genuena!
Harira, Murgotio, harira, ostia! Ez zarela Konfuzio! Filosofatzeari utzi eta zutabe horizontalari eutsi, demontre demonio! Bale ba, non nengoen ni? A! bai! Tafalla aldeko udalerrietan hainbat zabortegi utzi ditu abiadura handiko trenaren obrak. Urrunetik hiru, gerturatu eta hamahiru! Ama, ama! Eta horretarako, lurrak desjabetuta! Eta nago ni orain beste batzuk direla zabortegietara bildutako hondakinen jabeak. Buru-jabe izan daitezela, bestela udalerrien esku utzi dezatela burua! Eta trenaren geroa ere! Geroa ez dagoelako idatzita…

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

Xabi Iraola proposatu dute Sorturen koordinatzaile orokor izateko

67 preso 20 urtetik gora espetxean, eta 44k ez dute kalea zapaltzen
