40 urte eta gero
Aste arraroa gero oraingoa! Ez dakit zergatik, baina bitxia. Bai, badakit, kanpainan gara eta berez aste arraroak bizitzea dagokigu, boto-txartel irmoa daukagunoi ere. Hala ere zerbait desberdina izan da egunotan, baina ez dakit zehatz zer. Zutabe horizontal hau irakurtzera heldu berri zaren zu zeu, lagunduko ote didazu? Mesedez, faborez, arren! Amen.
Total, non nengoen ni? A, bai, kanpainan! Ama, ama, hamaika entzuteko gara! Hara! Jelkideak eta jeltzaleak bat eginda diskurtsoetan, okurrentzietan batik bat. Zeinek eta EH Bilduk, zer eta agenda ezkutua, non eta... hori ezin dute esan, ezkutua denez gero. Hortaz, ulergarria zait Sabin Eneak dendaosteko arkeologo talde bat kontratatu izana, bilkideen agenda ezkutuaren bila joan eta kanpainako azken mitinera behintzat horren orriren batzuk ekar ditzaten, eszenatokian erakusgai... ondoan Ortu eta Erko albokariak mitina alaitzen saiatzen diren bitartean... Ez dira, bada, EBBko batzuk Sirakusara joan, gertatu berria den eklipsea bertatik bertara ikusi eta hemen gaur zortziko gauean izan daitekeena hobeto ulertzeko! Kapaz!
Total, kanpainatik aterata, hor ibili naiz orriak aurrera eta atzera, ea zein haritatik tira zutabe honetako mataza osatzeko, baina kostata... Hara, Bilboko itsasadarrak biodibertsitate dibertsoagoa duela leitu dut non edo non! Ez dira ba adar-sistema horretan aspaldian desagertutako espezieak berriro agertu! Itsasgabar mokoduna kasurako, nabigaziorako moldatua. Edota itsaszakar koloretsua, bazterretan. Kolpea gero Bilbo Handi horretakoa! Munduan arazoa mikroplastikoak izan eta horko horretan makroplastikoak! «Errekaldean gabarra, ari begira zakarra, kulturbakoak garen artean ez da salbu itsasadarra»... Bada hori, 40 urte pasa eta horra berri-poza. Hurrengo Eusko Jaurlaritzaz nago orain...

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

Xabi Iraola proposatu dute Sorturen koordinatzaile orokor izateko

67 preso 20 urtetik gora espetxean, eta 44k ez dute kalea zapaltzen
