Mendaroko Ospitalea normaltasunera itzuli da, kalteak konponduta
Osakidetzaren Mendaroko Ospitaleko larrialdi-zerbitzuak normal funtzionatzen hasi ziren atzo bertan. Zerbitzuak bere ohiko jarduera berreskuratu zuen, larunbat goizaldean izandako euriteek Mendaroko Ospitaleko larrialdietan eragindako kalteak konpondu ostean. Atzo, 10.30etik aurrera, lanean aritu ziren, ohiko jarduerara itzulita.
Osakidetza osasun zerbitzu publikoak eskerrak eman zizkien Mendaroko ospitaleko profesional guztiei, «atzoko [larunbateko] egoeran erakutsitako prestasunagatik eta egindako ahaleginagatik». Era berean, eskerrak eman zizkien pazienteei ere «izan zituzten eragozpenen aurrean izan zuten jarrera onagatik eta eskuzabaltasunagatik».
BERME GUZTIEKIN
Larunbatean jarri zuten abian osasun-laguntza bermatzeko jarduera-protokoloa, ostiral goizaldean izandako euriteen ondorioz sortutako kalteak konpontzeko. Prezipitazioen ondorioz, ura filtratu zen klimatizazio-zirkuituan, eta sabaiak busti ziren. Hala ere, ez zen kalte pertsonalik gertatu, eta pazienteak berehala eraman zituzten ospitaleko beste eremu batzuetara, berme guztiekin artatuak izan zitezen.

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»

«Dirigiremos Venezuela hasta la transición», proclama Trump

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify
