GI-636ak hil egiten gaitu!
Amaia Jorge Elorz
Gaintxurizketako bizilagunak
Lehenik eta behin, gure doluminak helarazi nahi dizkiegu atzo hildako emakumearen senideei eta lagunei.
Gaintxurizketako biztanleak kokoteraino gaude administrazio eta arduradunen utzikeriarekin.
Auzoan bizi garenak kotxea hartzera derrigortuta gaude, gure helmugara era seguru batean iritsi nahi badugu. Jakina da inguruko errepideetan oinezkoentzat azpiegiturarik ez dagoela: ez espaloi, ez zebra-bide, ez bidegorri ez semaforo… Baina GI-636 honetan arriskua areagotu egiten da.
Gure etxebizitzetatik garraio publikora edo beste edonora joateko, bizitzak arriskuan jarri behar ditugu, elkarren ondoan dauden 3 errepide gurutzatu behar baititugu inolako segurtasunik gabe. Eta ez dira edonolako errepideak, ez; abiada bizian doan kotxe eta kamioi andana pasatzen da hemendik.
Maiz gertatzen dira ibilgailuen arteko talkak eta istripuak, baina oinezkoak gara zaurgarrienak, atzoko istripuan bezala, bizitza galtzen baitugu. Gehiegi dira errepide honek eramandakoak. Zenbat gehiago beharko dira, arduradunek konponbidea jarri dezaten?
Nahikoa da!
Gipuzkoako Foru Aldundiari, Euskotreni, ADIFi eta dagokien arduradunei benetako irtenbideak jar ditzaten eskatzen diegu!
Bizitza bat gehiago ere ez!

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»

«Dirigiremos Venezuela hasta la transición», proclama Trump

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify
