Triku urdina bueltan da
SEGA konpainiaren bideojoko ezagunean oinarritutako zinema frankizia arrakastatsuaren hirugarren atala iritsi da.
Abentura berri honetan, Sonicek, Knucklesek eta Tailsek indarrak batuko dituzte aurkari beldurgarri bati aurre egiteko: Shadow, sekula ikusi gabeko abileziak dituen gaizkile misteriotsua. Taldeak ustekabeko aliantzak bilatu beharko ditu, Shadow geldiarazteko eta planeta babesteko.
“Sonic” bideojokoak SEGAk sortutako frankizia ezaguna dira, eta bere protagonista nagusia Sonic izeneko urdin koloreko triku bat da, abiadura handiko gaitasun berezia duena. 1991n sortu zen lehen aldiz, Mega Drive/Genesis kontsolarako, eta orduz geroztik arrakasta handia izan du formatu desberdinetan.
Ikono kulturala dela esan daiteke, ez bakarrik bideojokoen munduan, baita marrazki bizidunetan, komikietan eta, azkenaldian, baita filmetan ere. “Sonic”-en lehen bi pelikulek ustekabeko arrakasta itzela lortu zuten; Covidaren pandemiak eragindako atzerapenak gorabehera, AEBetako estreinaldian, bideojoko baten inoizko estreinaldirik arrakastatsuena izan zen: lehenengo zatiak 319 milioi dolar inguru bildu zituen mundu osoan eta bigarrenak kopuru hori gainditu zuen, 405 milioi bilduta.

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»

«Dirigiremos Venezuela hasta la transición», proclama Trump

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify
