MIKEL AGINAGALDE
IRUÑEA

Memoria eta duintasuna berreskuratzeko bidean

Apurka-apurka bada ere, frankistek 1936an egindako altxamenduaren ondoren erail eta desagerrarazitako militante antifaxisten gorpuen identifikazioak aurrera jarraitzen du Nafarroan.

Nafarroan identifikatutako gorpuak, senideen esku.
Nafarroan identifikatutako gorpuak, senideen esku. (J.MANTEROLA | FOKU)

Iragan 2023ko abenduan, Nafarroako Gobernuaren DNA Bankuaren bidez Tomas Nache anarkista andaluziarraren gorpuzkiak identifikatzea lortu zuten. Berriozarko hilerritik ateratako 21 gorpuen artetik identifikatutako bigarrena zen Nacherena, Jose Creagh militantearen gorpuzkiaren ondotik.

Aipatu DNA banku horri esker ere, halaber, ekainean, Tomas Mardones gasteiztarraren arrastoak ere identifikatu zituzten. Mardones 1936an hil zuten faxistek Ezkaba mendiko San Kristobal espetxetik ihes egin eta handik hilabete eskasera beste hogei presorekin batera atzemana izan ondoren.

Aipatu bi kasu horiez gainera, pasa den irailean Segundo Hernandez Blancoren gorpua identifikatu ahal izan zen. 2015ean, Eguesibarreko Udalaren ekimenez, Eliako hobitik ateratako gorpuzkietako bat zen Hernandezena. Azken identifikazio horrekin 43 dira, orotara, Nafarroako DNA Bankua sortu zenetik identifikatutakoak, horietako bederatzi San Kristobal espetxetik ihes egin zuten presoenak izanik.

Hilabete batzuk beranduago, Nafarroako Gobernuko ordezkariek arestian aipaturiko Tomas Mardonesen, Tomas Nacheren eta Segundo Hernandezen gorpuak eman zizkieten euren senideei.

Maiatzean, aldiz, Gogora Institutuak frankistek 1936an fusilaturiko Modesto Manuel Azcona Garaicoechea Arabako Foru Aldundiko diputatu izandakoaren gorpua identifikatu ahal izan zuen haren hiru bilobari egindako proba genetikoei esker.

Handik gutxira, uztailean, María Jesús San José Lakuako Justizia sailburuak eta Ramiro González Arabako ahaldun nagusiak gorpuzkiak entregatu zizkioten frankistek judizioz kanpo eraildako gizasemearen familiari.

TIRABIRA IKUR FAXISTEN HARIRA

Bestalde, azaroan Iruñeko Erorien Monumentuaren zati bat eraisteko eta eraikinaren gainerako zatian faxismoa salatzeko zentroa sortzea adostu zuten EH Bilduk, PSNk eta Geroa Baik. Akordio horren bitartez «hiri-espazioa memoria demokratikoari eta faxismoaren salaketari eskainitako zentro bihurtu nahi da, aro historiko horren irakurketa kritikoa eskainiko duena».

Hartutako erabakia, alta, ez dute begi onez ikusten memoriaren aldeko erakundeek, eta mobilizazioa egin zuten pasa den azaroan Udaletxe plazan. Bertan ehunka pertsona bildu ziren mausoleo hura erabat eraistea eskatzeko.



Freno al traspaso de tráfico

Después de que el mes de febrero el Tribunal Supremo anulara con dudosos argumentos el decreto que traspasó la competencia de Tráfico a Nafarroa, el Gobierno navarro se vio obligado a iniciar una reforma exprés del Amejoramiento con objeto de blindar dicha competencia.

La anulación decretada por el TS español provocó que un total de 122 alcaldes y alcaldesas de diversas localidades navarras denunciaran este hecho en Iruñea, tachándolo de ataque a la voluntad política mayoritaria de Nafarroa y al autogobierno.

En julio, se dio otro paso para materializar el traspaso, después de que el Consejo de Ministros avalase la reforma para transferir la competencia. En septiembre, los socios de gobierno de Pedro Sánchez apoyaron en el Congreso dicha reforma, pero el PP la vetó en el Senado, por lo que la norma regresa a la Cámara Baja. M.A.