G.I.
HERNANI
UN FUNERAL DE LOCOS

Kaosa hileta-elizkizunean

Azken hamarkadetako komedia britainiarraren arrakastarik handienetako baten remakea da: “Death at a Funeral” (“Un funeral de muerte”, 2007).

Familia bateko kideak aita hil berria agurtzera joango dira haren hiletara, baina gaubeila lasai eta hunkigarria izan behar duenak azkenean hileta-elizkizun zoro eta kaotikoa bihurtuko da. Manuel Gomez Pereira zuzendariak honela azaldu du: «Komedia zital bat dela esan daiteke; ezer ez da dirudiena. Trama guztia 12 ordu baino gutxiagoan gertatzen da; talentu handiko aktoreei esker egin ahal izan dugu guztia. Genero hau oso gustuko dut, giza harremanak krisian jarri eta horiei buruz hausnartzeko modurik onena delako. Asko edaten du vaudevilletik eta endredozko komediatik, argumentu zail eta burutsu bat du oinarrian eta ustekabeko amaiera batekin biribiltzen da».

Gipuzkoako hainbat tokitan filmatu da eta lantaldean zenbait euskal izen egon dira: aktoreen artean Gorka Otxoa donostiarra eta Santi Ugalde bilbotarra, eta argazki zuzendaritzan Aitor Mantxola legazpiarra, esaterako.