Oihana DAGUERRE
BEGIRADA

Laborariak, etxaldeen alde borrokan

Ehun laborari inguruk Oloroe-Donamariako (Biarno) suprefetura okupatu zuten atzo goizean. Ekintza horrekin erantzun zioten prefetaren martxoaren 17ko erabakiari; orduan izenpetu zuen Pirinio Atlantikoetan behi-tuberkulosia borrokatzeko neurriak indartzen dituen protokoloa. Azken honek etxaldeen egoera are gehiago zailduko duela salatu zuten laborariek. Gaitz hori kudeatzeko martxoan ezarritako osasun-protokoloa arintzea eskatzeko, ELB sindikatuak eta Biarnoko Laborarien Konfederazioak prefetarekin biltzea exijitu zuten.