Musikaren sits edo bitsak
Noiztik aurrera edo zein kopurutik aurrera dira ekintzen ikusgarritasunak zauskada edo inpaktu? Noiztik zehatz-mehatz edo sits eta bits? Kopuruak eta zenbakiak erabil daitezke alde egiteko, aurka joateko, bultzada justifikatzeko, areriotasuna adierazteko, elkartasuna bermatzeko, kontrako bideak eraikitzeko eta horrela.
Zenbakien meritokrazian jausteke, zauskadaren gailurrak non dauden ekintzaileak erabakiko du, berari dagozkion interesen arabera.
ETS taldearen aurretik, Zetak-ek hautsi zituen errekorrak euskal taldeetan. F. Muguruzak ere ondu ditu errekorrak. Sarreren salmenta kopuruak, sareetan izandako bisitak, kantuen entzunaldi digitalen zenbakiak… Dena sits eta bits.
Zauskadaren garrantziaren funtsa errekorrak edo errekorretik gertu dauden zenbakiek duten nagusitasunean dago, eta nola horiek, sits eta bits, menderatzen dituzten edo ia ezdeusera eramaten dituzten hortik beherako beste zenbaki guztiak. Horregatik Habermasen komunikazio-ekintzaren teoria zein den jakitea ez da hain erabakitzailea; hori baino erabakigarriagoa da jakitea-ulertzea zein gogok bultzatzen duen norbanakoa menderapenaren esparruan nagusi izatera. Ados nago Habermasek dioenean Estatuak automata bihurtzen duela pertsona. Zenbakiak kasu horretan menderatzaileak dira, Estatuak hertsatzaileak diren ber.
Horregatik Bloñ, Madame Birrots, Pelax, Aiert… bezalako artisten disidentziari aitortuko diot munta pentsamendu askearen bidean. Zenbakiek disforia dakarte. Ezarritako guztiarekiko disidente izatea neurri ederra da.

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

Xabi Iraola proposatu dute Sorturen koordinatzaile orokor izateko

67 preso 20 urtetik gora espetxean, eta 44k ez dute kalea zapaltzen
