EUSKARALDIA
BEGIRADA

Unea orain da

Euskaraldia hasteko bi aste besterik ez dira falta eta herriz herri ekitaldiak egiten ari dira, euskaltzaleak ariketa masiborako prestatzen has daitezen. Tokian tokiko batzordeen lana azpimarratu dute arduradunek. Atzo Lekeition egin zuten Euskaraldiaren aurkezpena. Euskaraldiko koordinazio orokorreko zein Lekeitioko batzordeko kide Jon Kobeagak adierazi zuenez, «orain da euskararen erabileran jauzia eman ahal izateko batzeko tenorea, denok batera eraginda entzungo baita euskara gehiago gure kaleetan».