Atseden hartu (I)
Ivan Argoteren obra ardatz duen erakusketa bat ikus daiteke egun hauetan Pragako Rudolfinum aretoan. Espazio publikoa du kezka eta langai Parisen bizi den artista kolonbiarrak: bere adierak eta erabilerak (adierek eragindako erabilerak, erabilerek eragindako adierak), bere hustea eta okupazioa.
Pragara eramandako zenbait artelanek oroitzapen eredu ofizialei heltzen diete. Bogotan, Parisen zein Madrilen kolonialismoa laudatzen duten monumentuetan egindako interbentzioen ondorio eta dokumentu dira erakusketako hainbat bideo instalazio eta argazki. Hizkuntza, ideologia eta espazio publikoaren arteko harremana gogoetagai duen “La plaza del chafleo” (Txafleoaren plaza, 2018) bideo instalazioan, esaterako, Doualan dagoen Lehen Mundu Gerran Kamerungo kanpainan hildako frantziar soldaduen omenezko monumentua erakusten zaigu. XX. mende hasieratik gerran eroritakoak omentzeko monumentuetan ohikoa den bezala, zenotafio bat du ardatz baina kasu honetan soldadu zuri baten eskultura du ondoan. Aintzira artifizial txiki batek inguratuta daude biak. Bideoan off-eko ahotsak esaten digu monumentuak ez duela zentzurik, baina hortxe jarraitzen du.
Off-eko ahots berberak azaltzen digu Kamerun izenaren jatorria. Kolonizatzaile portugaldarrek Rio dos Camaroes izendatu zuten Wouri ibaia, hango uretan zegoen izkira kopuru handiaren harira.

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

«Están naciendo niños cuyo abuelo está en la cárcel, esto no es normal»

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

Xabi Iraola proposatu dute Sorturen koordinatzaile orokor izateko
