Richard Linklater
Oraindik buruan ondo iltzatuta daukat “Before Sunrise” zoragarrian Ethan Hawkek antzeztutako pertsonaiak esandakoa: «Beti sentitzen naiz hamahiru urteko ume bat bezala: ez dakit nola jokatu heldu gisa, eta etengabe oharrak hartzen ditut serio bizitzen hasi behar dudanerako».
Richard Linklater maisua da denbora elementu narratibo gisa erabiltzen; bere lanek erakusten dute denboraren joanak istorioak eta pertsonaiak sakonki aberastu ditzaketela. Beste eredu ikoniko bat “Boyhood” da: 12 urtez aktore berberekin filmatua, protagonistaren benetako hazkundea erakusten du haurtzarotik gaztarora. Linklaterrek denbora erabiltzen du ez bakarrik aldaketa fisikoak islatzeko, baita emozionalak, sozialak eta kulturalak nabarmentzeko ere.
Azken hilabeteotan bi film biziki gomendagarri estreinatu ditu: Lorenz Hart kanta-idazlearen azken urteetan murgiltzen gaituen “Blue Moon” bikaina eta gaur bertan zinemetara helduko den “Nouvelle Vague” berezia.
Zinema modernoan ezinbesteko zinemagilea bihurtu da Linklater, sentiberatasuna, errealismo sakona eta esperimentazio narratiboa uztartzeko duen gaitasunari esker.
Bere lana ezagutzen ez duzuenontzat, gonbita luzatzen dizuet: sartu bere munduetan, eta ikusi une bakoitzaren edertasuna. Zazpigarren artean uzten ari den arrastoa zinez ederra eta garrantzitsua da.

«Basoez hitz egiten dute, baina basoa suntsitzen dute landaketa sartzeko»

«Dirigiremos Venezuela hasta la transición», proclama Trump

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify
