Erabakiak
Oraindik Munduko Txapelketa hasi berria den arren, taldeak zirt edo zart egin beharrean dira, etorkizun ahalik eta oparoena izan dezaten. Ferrarik, adibidez, taldeburua aldatzea erabaki du eta Renaultek berrikuntzak ekarriko ditu, antza, Txinako Sari Nagusira. Beharbada, Mattiaciren funtzioa zuzendaritza bikoitzeko egitura baten erdi bat besterik ez da. Erantzukizunaren beste erdia Ross Brawn izeneko norbaitek har lezake.

Aste honetan erabaki esanguratsuak izan dira. Batetik, pasa den asteburuan jakitera eman zen FIAk Gene Haasen talde amerikarraren eskaera onartu zuela 1 Formulako hamabigarren taldea izateko, teorian 2015etik aurrera. Albiste ona, funtzionatzen badu eta errealitate bihurtzen bada behintzat. Bestetik, astelehenean jakitera eman zen orain arteko Ferrariko taldeburua izan den S. Domenicalik bere postua utzi duela, emaitzen gabeziak behartuta. Txinatik aurrera bere postua M. Mattiacik beteko du.
Mattiaci Ferrari enpresako goi mailako exekutibo bat da, automozio komertzialaren sektore internazionalean esperientzia zabaleko zuzendaria. Bere ibilbidean zehar emaitza arrakastatsuak lortu ditu. Ferrarik inoiz baino ibilgailu gehiago saltzen ditu gaur egun AEBetan eta Txinan; arrakasta horren arduraduna da Mattiaci. Zergatik aukeratu du Montezemolok profil horretako zuzendari bat lehiako talde bat gidatzeko? Zergatik hautatu lehiaketetan inolako esperientziarik ez duen pertsona bat?
Alonsok atzo onartu zuen bezala, ez dute oraindik elkar ezagutzen. Eta, segur aski, ez ditu taldeko gehienak Txinako Sari Nagusira arte ezagutuko. Baina Montezemolok esan duen bezala, nahiago harrobiko gizon bat, mundu osoan zehar mertzenario baten bila ibili baino. Eta, nire ustez, ez zaio arrazoirik falta. Gauza bat ez da ahaztu behar: Ferrari bere osotasunean makina erraldoi konplexu bat dela, eta 1 Formulako taldea makina erraldoi horren karatula besterik ez dela, beraz.
Domenicalik lehia eta taldea oso ondo ezagutzen zituen, baina agian ez zuen Ferrari erakundearen osotasunean behar adinako pisu politikoa. Segur aski, Mattiacik makinaren barrenak hobeto ezagutzen ditu; eta hori ez da urte batetik bestera ikas daitekeen zerbait. Aldi berean, pistako egunerokoa enpresako politikotasunetik oso urrun dago. Beharbada, Mattiaciren funtzioa zuzendaritza bikoitzeko egitura baten erdi bat besterik ez da. Erantzukizunaren beste erdia Ross Brawn izeneko norbaitek har lezake. Ez dezagun ahaztu une honetan erretiroan dagoela, Mercedesen funtzio bera bikain bete ondoren. Eta esaerak dioen bezala, arerioa gainditu ezin baduzu, kopiatu iezaiozu. Ez dezagun ahaztu Mercedes taldeak egun bi buru dituela: bat negozioaren alderdi operatiborako eta bestea alderdi teknikorako. Mota honetako erabakiak norbaitek hartu beharrekoak dira eta taldearen etorkizunean eragingo du, alde batera zein bestera.
Asteko azken erabakia FIAk RebBull taldearen aurka hartutakoa da, Ricciardoren Australiako emaitza berreskuratzearen aurkakoa. Araua garbia da: 100kg/h baino gehiagoko erregai fluxurik ez da onartzen, eta muga hori motorrak ematen duen potentziarekin zuzenean lotuta dago. Ez du inolako zerikusirik lasterketako 100kg-ko erregai-kopurua mugatzearekin.
Txinakoa normalean oso lasterketa entretenigarria izaten da, non estrategiak paper garrantzitsua jokatzen duen. Aurreratzea nahiko erraza da bertan, 1 Formulako zuzengune luzeena (1.17km) baitu. Ondorioz, taldeek estrategia azkarrenagatik apustu egin dezakete, trafikoak arazorik sortuko ez dituela jakinda. Gutxienez Mercedes motor bat daramatenek. Ikusleontzat paregabe, aurrerapen asko ikusiko ditugu pistan. Mercedes motor bat ez daramatenentzat: ez dute horrenbesteko puntako abiadura, beraz garrantzitsua da Mercedes auto baten atzean harrapatuta ez geratzea.
Beste zirkuitu askotan ez bezala, non atzeko gurpilak zaintzea funtsezkoa den, Shangain aurreko gurpilak tenperaturan jartzea da gakoa, bereziki larunbatean. Bueltaren zati garrantzitsu bat bihurguneetan ematen da. Bi puntu ezohiko: 1. eta 13. kurbak. Aurrealdeko ezkerreko gurpila normalean baino gehiago zigortzen da puntu hauetan. Eragin garrantzitsua izango du setup-ak eta estrategiak burutzeko orduan. Dena den, oro har gurpilen degradazioa ez da Malaysiakoa bezain gogorra, eta tenperaturak normalagoak dira (20 gradu C inguru airean). Euriak agerraldia egitea litekeena da. Safety car-a agertzeko probabilitatea %43koa da, eta lasterketan batez beste 0.7 safety car sartu izan dira Txinan azken urteetan. Estrategiarako kontuan hartzeko zerbait horrenbestean.
Espero litezkeen emaitzei dagokienez: Mercedesek 3 «pole-position»-etik hirurak eskuratu ditu; garaipenekin beste hainbeste. Force Indiak ere ederki hasi du denboraldia: Hulkenberg hirugarren dago sailkapenean eta taldea bigarren taldekakoan. Taldearen benetako balioa erakusten du. Red Bullek eta Ferrarik ez dute beraiengandik espero litekeena bezain hasiera ona izan. Beraien helburua galerak minimizatzea izango da, Europako lasterketak hasi aurretik. Badirudi Renaultek software hobekuntzak eramango dituela Txinara; ondorioz Renault taldeek lehen aldiz motorraren potentzia hobeto erabili ahal izango omen dute. Honek batez ere trakziorako hobekuntza suposatuko luke auto horientzat, eta horrela bada, RedBullentzat aurrerapauso nabarmena izango litzateke.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa
