Euroaren etxe berria
Europako eliteak eta elitearen megalomaniak badauka sinbolo berri bat. Eraikina. Bertikala (185 metro luze, 45 solairu). Altzairuzkoa. Kristalezkoa. Garestia. EBZ Europako Banku Zentralaren egoitza berria (...).
Bada, austeritatearen ikurrak, Europako herrialde pobreen zartailuak, gainerakoei zer egin behar duten agintzen dien erakundeak, eraikinean aurreikusitako 850 milioi euroak gastatu beharrean, 1.300 milioi euro inguru gastatu ditu, EBZren 2.500 langileei lantoki duina eskaintzeko -helburua orain arteko eraikinaren alokairua saihestea zen-. Kopuruak ez dira behin betikoak, eta EBZk ez du eman zehaztasunik gastuari eta gainkostuari buruz. (...).
«EBZren egoitza berria Europak elkartuta lor dezakeen onenaren sinboloa da», esan zien atzo Mario Draghi EBZko presidenteak inaugurazio ekitaldira joandakoei. «Eurogune osoko banku zentrala garenez, adi entzun behar dugu herritarrek esaten dutena», gehitu zuen. Bere bulegoa eta batzarren aretoa eraikin berriaren goiko solairuetan daude, lurretik 150 metrora, urrunegi. Handik ez dira herritarrak entzuten. «Euroaren etxea» deitu zion eraikinari. Euroarena bai, Europako eliteena bai, baina herritarrena ez.

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

EH Bildu ganaría en la CAV y subiría en Nafarroa, según un sondeo de Aztiker

«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra
