BEGIRADA

Arau garrantzitsuak ezkutuan onartzen dira

Atzo sartu zen indarrean Estatuko legeria Europako Parlamentuak 2019an onartutako egile-eskubideen zuzentaraura egokitzen duen Errege Dekretua. Parlamentuan eztabaidarik egin gabe, baina lobby-en oniritzia jasota. Googleren albiste-agregatzailea itzuliko da eta streamers eta zuzeneko emanaldien zentsura zuzen eta algoritmikoari ere ateak ireki dizkiote.