
Emakumezkoen Lehen Maila bukatzeko hiru partida baino ez dira gelditzen eta Athleticek sailkapenaren buruan jarraitzen du Atletico Madrilen zelaian berdindu ondoren.
Madrildarrak liga irabazteko aukerak dituzte eta zailtasun ugari sortu dizkiete zuri-gorriei. Hala ere, Erikak ireki du markagailua 40. minutuan. Garaipena eskura izan dute bilbotarrek, baina bost minutu falta zirenean partida berdindu du Atletico Madrilek. Gauzak horrela, puntu batekoa aldea dauka une honetan Athleticek Bartzelonarekiko. Azken jardunaldian beraien artean erabakiko da txapelketa.
Realak berriz, Kopa jokatzeko aukera izaten jarraitzen du Collerense gainditu ondoren. Lehen zortziren artean sailkatu behar dira horretarako eta une honetan Saint Gabriel taldearengatik hiru puntutara daude.
Sailkapenaren zuloan dagoen Lagunak taldeak galdu egin du berriro ere Levante Las Planas taldearen kontra etxean (0-2).

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Matan al exlíder nacionalista corso Alain Orsoni en el funeral de su madre

El PNV defiende a Imaz y el PP lo elogia tras doblegarse ante Trump y una pintada en Zumarraga

Guardia Zibilak Altsasuko gaztetxearen eta Udalaren aurka egin du, zazpi kontzertu aitzaki
