
Julen Arzuaga EH Bilduko parlamentariak «oso larritzat» jo ditu Miguel Buen Barne Sailburuorde ohiak eginiko adierazpenak.
Iñigo Cabacasen familiak haren inputazioa eskatu eta gero, gaztearen heriotzaren ondotik dimisioa aurkeztu zuela baieztatu zuen ostegunean ‘Sin ir más lejos’ telebista saioan. Rodolfo Ares orduko sailburuak dimisioa onartu ez zuela baieztatu zuen Buenek, eta bere menpe zeuden ertzainek informazioa ezkutatu ziotela argudiatuta engainatuta sentitu zela gaineratu.
Arzuagaren esanetan, Buenek bere babeserako maniobra baino egin ez duela salatu du, «adierazpen hauen atzean erantzukizuna soilik gomazko pilotak jaurti zituzten Ertzaintzako agenteengan zentratzeko intentzio argia» dagoela arbuiatuz.
Zentzu horretan, «arduradun politikoak dira erabilpen protokoloak ezartzen eta aginduak ematen dituztenak, hain kaltegarria den materiala erabili ahal izateko eta Iñigoren kasuan bezala, herri honetan zoritxarrez ezagutu ditugun beste ondorio larriak dakarrena».
Buenen adierazpenekin agerian geratu da, Arzuagaren esanetan, «Ertzaintzak jakin bazekiela bere jardunak, baldintza haietan, arriskua zekarrela eta tragedia bat eragin zezakeela, baina, hala eta guztiz ere, balizko ondorioak ezagutu arren, justifikaziorik gabeko karga egitea erabaki zuen, eta hori dela-eta ikerketan hasieratik izan den informazioaren ezkutatzea».
Arzuagak azaldu duenez, «ez soilik Miguel Buenek, Rodolfo Aresek eta Patxi Lopezek buruzagi bezala termino politikoetan ardura argia dute ere».

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

«Espainolisten oldarraldiaren aurrean» independentziaren alde agertu dira ehunka gazte Bilbon

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años
