
Aurkezpenean Kutxako aretoetako zuzendari Cristina Belokik azaldu duenez, erakusketa gune berriak 900 metro izango ditu orotara eta udazkenean hartuko du lehen erakusketa. Bertan, Kutxako gordailuko 400 obra adierazgarrienen artean hautaketa egin eta Gipuzkoako artista esanguratsuenek egindako zenbait obra jarriko dituzte ikusgai, Jorge Oteiza eta Nestor Basterretxearenak, besteak beste.
Lehen erakusketa honetan sekula ikusgai jarri gabeko artelanak ere erakutsiko dituzte. «Euren dimentsioengatik edota ikusgai jartzerako orduan izaten diren zailtasunengatik, ezin izan dira gaur arte erakutsi. Areto berri honek horretarako aukera ematen digu», azaldu du Belokik.
Kutxa Kultur ekimenaren barnean sortzaile berrientzako urtebeteko egoitza programak eskainiko dituztela ere iragarri du Kutxako Kultura zuzendari Mikel Mendartek, «euren lana garatzeko aukerak izan ditzaten».
Azkenik, Fototekak barneratzen dituen 1.500.000 argazkiak «lehen aldiz egoera ezin hobean» gordetzeko espazioa eraikiko dutela nabarmendu du Mendartek.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

PNV ganaría en Bizkaia mientras EH Bildu es la fuerza emergente, según un sondeo foral

Ertzainas acusan a los antifascistas del 12-O de usar «tácticas militares» en Gasteiz

Josu Jon Imaz agradece a Trump que «abra las puertas a una mejor Venezuela»
