
Ramon Sagarzazu 16.30ak aldera geratu da aske, kontrol judizialpean. Maritxu Paulus Basurco abokatuak azaldu duenez, hainbat debeku ezarri dizkio epaileak eta ezingo du Pirinio Atlantikoen departamendutik atera. Ipar Euskal Herrian bizi beharko du.
Abokatuak asteartean egin zuen aske uzteko eskaera, eta gaur baieztatu da Sagarzazuren askatasuna.
Oiartzuarra irailaren 22an atxilotu zuten Baigorrin, Iratxe Sorzabal, David Pla eta Pantxo Floresekin, eta Fleury Merogiseko espetxean zegoen.
Atzeman zituzten etxearen jabea, Pantxo Flores, aske utzi zuten urriaren 14an.

Cultura
Irati Gorostidiren katarsi kolektiboa

Euskal Herria
Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Música
Robe Iniesta, el poder del arte

Euskal Herria
‘Xiberutikan Mendebaldera’ ZETAKen abestiak jarriko dio doinua 24. Korrikari

Euskal Herria

