
Lehen jardunaldian bezala, gaur ere ligako indartsuena, oraingoz, bera dela erakutsi du Hondarribiak. Astilleroko bandera eskuratu du lau segundoko aldea ateraz Urdaibairi eta 13 segundokoa maila ona eman duen Kaikuri. Laugarren postuan Orio sartu da, bizkaitarrek baino 3 segundo soilik gehiago behar izan dituzte.
Lehen hiru postuetan, beraz, lehen banderako emaitza errepikatu da eta Hondarribia da buruan 24 punturekin, Urdaibai 2. 22rekin eta Kaiku 3. 19rekin. Oriok aurrera pausoa eman du gaurko laugarren postuarekin eta Astilleroren atzetik (17) 13 punturekin oriotarrak dira bosgarren orain sailkapenean.
Gaurko ajea pasa gabe bihar Zierbenan izango dute hurrengoa San Miguel Ligan, 12.00etan hasiko dira arraunean.

Euskal Herria
Tortura jasan eta ozen salatu zuen Susana Atxaerandio gasteiztarra zendu da

Euskal Herria
Esteban se arrepiente de haber ridiculizado el caso de Getxo pero el PNV sigue minimizándolo

Euskal Herria
‘Non ote zaude?’ Argazkiko neskatoaren bila, memoria kolektiboaren bidez

Música
Elkar argitaletxeak Hertzainaken errepertorioa baimenik gabe ustiatu zuela ebatzi du epaitegiak

Salud
