
Ana van der Breggen herbeherearra, Emma Johansson suediarra eta Elisa Longo italiarra. Hori da Rioko Jokoetan emakumezkoen errepideko lasterketak utzi duen podiuma.
136,9 kilometrotako distantzia osatu behar izan dute txirrindulariek, Copacabana hondartzan hasi eta amaitu den zirkuituan.
Esprintean gailendu da Van der Breggen, helmugatik gertu Mara Abbot estatubatuarra harrapatu ostean. Gizonezkoen lasterketan gertatu bezala, lasterketa buru zen Annemiek Van Leutenek erorikoa izan du 10km-ren faltan.
Ane Santesteban errenteriarrak, berriz, 47. postu batekin konformatu behar izan du.
Olinpiar Jokoen xehetasun guztien berri izateko, sartu NAIZen webgune berezira.

Euskal Herria
Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Euskal Herria
Mikel Zabalza gogoan: «Memoriaren herria gara, ezkutuan gorde nahi dutena argitaratuko duena»

Euskal Herria
El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Mundo
Ocho de los Filton24 mantienen la huelga de hambre como protesta por el genocidio en Palestina

Euskal Herria
