
Gutxienez 50 migratzaile hil dira eta 10.000 erreskatatuak izan dira Mediterraneo itsasoan azken 48 orduetan, Italiako erreskate taldeek jakinarazi dutenez. Atzo beste 28 hilotz atera zituzten uretatik eta 4.650 atera ahal izan zituzten bizirik. 30 operazio baino gehiago egon dira azken orduetan.
Kostaldeko segurtas zerbitzuek ere jakitera eman dute hiru haur jaio direla ontzi hauetan eta beste bat Gurutze Gorriaren ontzian. Laurak onik daude Italian haien amekin batera. Hildako eta erreskatatutakoen jatorria ez dute jakitera eman.
2016an 142.000 errefuxiatu eta migratzaile iritsi dira Italiara eta 3.100 baino gehiago zendu dira bertako kostaldera heldu nahian. 2015ean 154.000 iritsi ziren eta 2.892 hil ziren bidean. Iritsitako gehienak afrikarrak dira, Ginea, Nigeria, Eritrea, Gambia, Sudan, Boli Kosta eta Somaliakoak.

Irati Gorostidiren katarsi kolektiboa

Ribera derecha de Burdeos, caladero de ideas para la construcción de viviendas

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Una acción de denuncia de la colaboración de CAF con Israel acaba con un detenido en Bilbo

