Ligako 25. jardunaldia ez da gozoa izaten ari euskal taldeentzako, bai Oiartzunek bai Athleticek galdu egin baitituzte beraien neurketak.
Larunbat goiz honetan Levanteri bisita egin dio Oiartzunek, talde valentziarra 2-1 gailendu delarik.
Partida hasieratik izan dute kontrolpean Andres Tudelarenek. Horren erakusle dira lehen zatian lortu dituzten bi golak. Aurrenekoa Marijosek sartu du, 25. minutuan, eta atsedenaldia hurbiltzen ari zelarik, 37.ean, Charlynek egin du bigarrena.
Bigarren zatiaren hasieran ere Levante izan da nagusi. 60. minutuan Merinok talde oiartzuarrarentzat egin du gola, tarteak murriztuz.
Ondoren, berdinketaren gola lortzen saiatu dira gipuzkoarrak, baina emaitza ez da aldatu.
Athleticek ere porrota
25. jardunaldia atzo hasi zen, Athletic eta Guardillaren arteko partidarekin. Tenerifetik esku-hutsik itzuli ziren bizkaitarrak, 4-0 nagusitu baitzen etxeko taldea.
Bihar, igandea, Realaren txanda izango da. Tacuense hartuko du, 12.00etan.

Ambulancias de Osakidetza, un servicio de camino a urgencias

Mikel Zabalza gogoan: «Memoriaren herria gara, ezkutuan gorde nahi dutena argitaratuko duena»

El Patronato del Guggenheim abandona finalmente el proyecto de Urdaibai

Ocho de los Filton24 mantienen la huelga de hambre como protesta por el genocidio en Palestina

