
‘Lurraren emankortasuna mantentzeko gomendio teknikoak’ txostenak dioenez, Errenteriako baratzeko lurra buztintsua da, baina materia organikoa tarteka emanda hobetu daiteke, kaltzio maila ere altua dauka-eta. Gipuzkoako konposta urtero erabiltzea gomendatzen du Abelurrek, 40 metro karratuko orgatila eta erdi konpost hain zuzen ere. Simaurra ere gustura hartuko du lurrak, baina kontuz ibili behar da: 40 metro horietan behi simaurrez betetako sei orgatila bota daitezke urtean, baina ardi simaurra bada bi orgatila baino gehiago ez. Bai konposta eta bai simaurra botatzea erabakiz gero, aipatutako dosien erdia gomendatzen du Abelurrek.
Zegamako baratzeetako lurra bestelakoa da, franko limotsua. Ezaugarri kimikoei dagokienez, oso lur emankorra omen da, elikagai erabilgarrien erreserba handia duena. PH maila altua du, eta horregatik ez da gomendagarria Gipuzkoako konposta erabiltzea Zegamako lurra ongarritzeko. Lurra azidotu dezaketen ongarri organikoak erabiltzea gomendatzen du, pinu hostoa esaterako. Abere simaurra botatzekotan, behi simaurra eta zerri simaurra lasai bota daiteke, baina zaldiarenarekin eta ardiarenarekin kontuz, eta batez ere oiloarenarekin.
Baratze ekologikoetan badaude ongarri debekatuak eta baita onartuak ere. Debekatuen artean, sintesiko ongarri organiko guztiak (Europan saltzen diren denak, alegia) eta produktu kutsatuekin egindako konpostak, hau da, pestizidekin eta herbizidekin tratatuak izan diren lasto, belar eta bestelakoekin egindakoak. Prozedura kimikoen bitartez lortutako ongarri mineral guztiak ere debekatuta daude, hau da, nitrogenatuak, fosfatatuak, potasikoak, magnesiokoak eta abar.
Erabili daitezkeenak ere asko dira. Zizareen humusetik eratorritakoak, konpostatutako simaurrak, ongarri berdeak, ondo deskonposatutako uzten hondarrak, eta kutsatu gabeko hondakinekin egindako konpostak erabili daitezke lurra ongarritzeko. Zer da konpostatutako simaurra? Hartzidura aerobikoa jasan duena.

Oihu bat Palestinara jaialdia, martxoaren 21ean Durangon, «ondorio errepresiboei» aurre egiteko

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete

