
Ricardo Barkala, Bilboko Udalaren Obra, Zerbitzu, Hiri Eraberritze eta Espazio Publikoaren Saileko zinegotzia, eta Gotzone Zaldunbide, Bilboko Udalaren Herritarren Arreta, Partaidetza eta Barrutien Saileko zinegotzia, hedabideen aurrean azaldu dira Abando-Indautxu barrutiko Udaltegia handitzeko proiektuaren berri emateko.
Azpiegitura berri eta modernoa egitea da asmoa. Eraikinak duen fatxada mantendu egingo du proiektuak, baita erdigunean dagoen beira ere.
Eraikin berria «modernoagoa, funtzionalagoa, efizienteagoa eta irisgarriagoa» izango da. Kristalezko fatxada izango du, beira praktikagarrizko plakaz egindakoa.
Bilbo osoarentzako eta barrutiarentzako ekipamendu berezia egin nahi du Udalak. Orain dagoen eraikinaren bolumena hustu eta horren gainean eraikiko dute berria eta orain arteko azalera erabilgarriaren bikoitza izango ditu.
Obrak egin bitartean Barrainkuako zerbitzu guztiak Elcano kaleko 20 eta 22ko beheko solairuko lokal batean egongo dira.
Udaltegiaren eraikina 1898koa da eta garbitegia izateko diseinatu zuten. Hortik dator, diseinuaz gain, beiratean uraren aipamena egitea.

Oihu bat Palestinara jaialdia, martxoaren 21ean Durangon, «ondorio errepresiboei» aurre egiteko

La Fiscalía archiva la denuncia contra el acceso al chalet de Xabi Alonso en Igeldo

Una testigo confirma que Amaya Zabarte recibió una patada de la Ertzaintza

Imputan a tres concejales del PNV de Getxo y tres técnicos por el derribo del palacete
