Atik Zra, abezedarioko hizki guztiak erabiliz, pasapalabra feminista dotore osatu zuen Miren Artetxek Elgoibarko Eguberrietako bertso-jaialdian.
Lepo betetako Olaizaga kiroldegian, Uxue Alberdi gai jartzaileak kopla erdia kantatuz asmatu beharreko hitzaren definizioa aletuz joan zen. Bueltan, ostera, kopla osatuz, Artetxek hitza asmatu behar zuen.
Artetxek Andoni Egaña aukeratu zuen errebotean laguntzeko, haatik ez zuen apenas bere laguntza behar izan; izan ere oholtzan ederki erakutsi eta onartu zuen bezala, puntako «feminazia» da Artetxe.
Artetxe eta Egañarekin batera, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio eta Igor Elorza izan ziren Elgoibarko bertso saioan.
Bertsoa.eus web orrialdean aurkitu dugu Elgoibarko Eguberrietako bertso-jaialdiko irudi eta bideoak.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

Matan al exlíder nacionalista corso Alain Orsoni en el funeral de su madre

El PNV defiende a Imaz y el PP lo elogia tras doblegarse ante Trump y una pintada en Zumarraga

Guardia Zibilak Altsasuko gaztetxearen eta Udalaren aurka egin du, zazpi kontzertu aitzaki
