NAIZ
SEVILLA

Realeko neskak nagusi Sevillaren etxean (0-2)

Manu Lareoren eta Nahika Garciaren gol banarekin garaipen garrantzitsua lortu du Realak Sevillaren etxean. 25. minutuan egin dute lehena eta bost minuturen faltan bigarrena. 

Realak hiru puntu garrantzitsu dakartza Sevillatik partida osoan nagusi izan ostean.

Lehen zatian egin dute txuri-urdineak lehena. 25. minutuan egin du donostiarrentzat gola Manu Lareok. 

Bigarren zatian, partida amaitzear zela, baieztatu du garaipena Nahikari Garciak 85ean egin duen golarekin.