
Iruñean, manifestazio bateratua egin dute CGT, CNT, ESK, Solidari eta Steilas sindikatuek, lanaren eta aberastasunaren banaketa galdegiteko.
La manifestación de CGT, CNT, ESK, Steilas y Solidari culebrea por las calles de Alde Zaharra de Iruñea. pic.twitter.com/YKUw3VI7HR
— Aritz Intxusta (@AritzIntxusta) 2018(e)ko maiatzaren 1(a)
Azpimarratu dutenez, banketxe eta enpresa handietzako krisia «urruti dagoen oroitzapen» bat besterik ez den bitartean, aipatzen den errekuperazioak langileentzako «prekarizazioa eta eskubideen galera» dakar.
Ildo horretan aipatu dituzte soldata «miserableak», behin behinekotasuna, lan istripuak, gizon eta emakumeen arteko soldata arrkala, desegonkotasuna edota azpikontratak.
«Lana edukitzea eta enplegua edukitzea sinonimo ez dira», aipatu sindikatuen arabera. Kalitatezko enpleguak eta lan baldintza duinak aldarrikatu dituzte.
«Bizitza eta ongizatea erdigunean»
«Pertsonen bizitza eta ongizatea erdigunean jartzeko ordua da», aldarrikatu dute.
«Esplotazioan eta kapitalismoan» oinarritutako eredu ekonomikoaren «erasoei» aurre egiten jarraituko dutela ohartarazi dute, mobilizazioen garrantzia goraipatuz. Beste sindikatuek egin duten modu bezala, hauek ere apagai izan dituzte mugimendu feministaren eta pentsiodunen borrokak eta antolatutako mobilizazioak, guztiontzako eredu gisa.
Batasunaren eta borrokaren bidetik bakarrik etorriko da aldaketa, esan dutenez, eta horretarako «kalea okupatzen» segiko dute.

Lateralidad, un tema desconocido pero crucial en el aprendizaje de las niñas y niños

El bombardeo en Venezuela y el secuestro de Maduro desatan la desinformación en redes sociales

32 combatientes cubanos murieron en el asalto estadounidense en Caracas

54 urteko mendizale bat hilik aurkitu dute Aiako Harrian; Iban Apaolaza presoa da
