
Tourra euskal errepideetan dabil, eta nabaria da gainera. Larresoro du euskal komunitateak zentro neuralgiko, baina Senpere eta Ezpeleta artean nonahi ikusi daiteke euskal sinbologia.
Esaterako, eta Tourraren karabana abiatu denerako, ‘Basque Country’ lelodun plastiko zatiekin zeuden dekoratuak errepide bazterrak. Seaskaren aldeko edota euskal presoen etxeratzearen aldeko banderolak ere ikus zitezkeen.
Tourraren karabana Euskal Herrian#tourraehn pic.twitter.com/DYmbqkghEy
— Tourra ehn (@Tourraehn) 28 de julio de 2018
Behin lasterketaren karabana publizitarioa igarora, mosaikoa egin dute Tourra EHn eragileak deituta. Ehunka lagun elkartu dira France 2 telebista katearen zueneko irudietan geratu da jasoa.
Mosaikoa osatzen ari gara!#tourraehn pic.twitter.com/8Zy4i6nqZc
— Tourra ehn (@Tourraehn) 28 de julio de 2018
.@France2tv telebistaren irudiak. Erlojuaren kontrako etapa Lapurdi gaindi. Larresoroko pentzean Euskal Herria aldarri. Esataria euskara, euskal kultura, bere historiaz harro dagoen herriari gorazarre eginez. #tourraehn #youareinthebasquecountry pic.twitter.com/oeQOmxhWeB
— Maite Ubiria (@Maite_Ubiria) 28 de julio de 2018
Lasterketa abian da dagoeneko –12.00etan abiatu da lehenengo txirrindularia–, eta Tourraren beraren errealizazioan ere agerian dira ikurrina eta abarrak.
Well, it's definitely not flat.
— Le Tour de France (@LeTour) 28 de julio de 2018
Une chose est sûre, ce n'est pas un CLM tout plat ! #TDF2018 pic.twitter.com/w7Lkd8qOPQ
Lasterketako esatariek ere, betiko frantsesaz gain, euskara darabilte ahoan kontakizuna egiterakoan.
Agur @Letour !
— Le Tour de France (@LeTour) July 28, 2018
Today we speak both French and Euskera in Espelette!
Aujourd’hui on parle français et basque à Espelette ! #TDF2018 pic.twitter.com/Oq0ya7UttM

Todo el valle, consternado por las tres muertes de Erronkari «en un cúmulo de mala suerte»

Indurain lo da todo y un poco más en el surrealista y multitudinario encierro de la villavesa

Dos niños y su madre fallecen ahogados en la presa de Erronkari

Las familias replican al CD Las Llanas: no se les informó de la visita a la Guardia Civil




