
‘Egin zaidazu bisita’ abestiaren bideoklipa aurkeztu berri dute, Errenteriara ongi etorria emanez. Proiektuaren helburua Errenteriak duen aniztasuna balioan jartzea da, elkarbizitzaren mezua zabalduz eta Errenteria herri abegitsua dela adieraziz.
Abestian Errenteriarekin harreman estua duten abeslari eta musikariek hartu dute parte; Tartean, La Oreja de Van Gogh taldeko abeslaria den Leire Martinez, Sonakay-ko Jonatan Camacho eta David Escudero, Mikel Markez, Lynda Chinedu Phillips, Asmae Barrouz eta Jon Santos abeslariek, nahiz herriko hiru koruk, –Zaria, Andramari eta Landarbaso–.
Bideoklipean, ostera, herriko hainbat eragilek eta elkarte desberdinetako kideek hartu dute parte. Guztira, jatorri, adin, auzo nahiz lanbide desberdinetako hogeita hamar errenteriarrek baino gehiagok hartu dute parte. Gainera, herriko lokalizazio desberdinak erabili dituzte eszenatoki gisa.
Larunbatean aurkeztu zuten jendeaurrean bideoklipa, Errenteriako Niessen kulturgunean egindako ekitaldian.
Ekitaldiaren aurkezpenean gogoratu zutenez bideoaren hainbat protagonistakin, laster, komunikazio kanpaina bat jarriko damartxan, herriko hemezortzi autobus geltokitan ikusgai izango dena. Dejabu antzerki taldeko Ainara Gurrutxagak gidatu zuen larunbateko ekitaldia.

Diez bandas navarras rinden homenaje al trovador Fermin Balentzia con un disco tributo

La autopsia confirma el crimen machista en Barakaldo; detenido un hombre de 27 años

Multa de 400 euros por protestar en la inauguración del Culinary Center de Gros

El equipo de gobierno de Iruñea pide la dimisión de Ibarrola y Adanero por «difundir bulos»
